ERASO INPERIALISTAREN AURREAN ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA
2025-12-12
Azken asteotan, Venezuelako herriak gogor pairatzen ari du Estatu Batuek iraultza bolivartarraren eta Chavezen ondarearen aurka egindako eraso inperialista. Erasoaren areagotze hori Hego Globaleko herri langileen eta mundu osoko mugimendu iraultzaileen aurkako etengabeko setio-egoeraren beste gaizkoatze bat da, inperialismoari bere forma guztietan eustea bilatzen duena.
Indar inperialistek mundu osoko herri langileei inposatutako esplotazio, arpilatze, dominazio eta heriotzaren logikaren baitan kokatutako eraso honek Venezuelako subiranotasun nazionala kolokan jartzeaz gain, bere herriaren konbikzio bolivartarrak eta iraultzaileak desagerraraztea, komunetan islatutako herri-boterearen adierazpenak suntsitzea eta Venezuelaren esentzia antiinperialista eta internazionalista deuseztatzea du helburu.
Entitate sionistak 75 urte baino gehiagoz luzatzen duen okupazio koloniala eta herri palestinarraren aurka etengabe egindako genozidioa, AEBek Yemenen egindako bonbardaketak, Europako estatuek Sahelen egindako arpilatze eta menderatze militarra edo Gure Amerikako herrien subiranotasunaren aurkako erasoak errealitate horren adierazpenak dira. Estatu Batuak, NATO eta Europar Batasuna buru dituen bloke inperialistak inposatutako eta sostengatutako errealitatea da hori, sistema kapitalistaren krisi sakonak eta mendebaldeko hegemoniaren gainbeherak markatutako une historiko honetan, herri langileen eta Hego Globaleko herrialdeen aurkako erasoaldia areagotzea helburu duena.
Beraz, ezinbestekoa da munduko indar iraultzaileak etsai komunaren aurka batzea, klase-internazionalismotik eta erabat zilegia den gure borroka iraultzailearen alde, proiektu inperialistari agertoki guztietan aurre egiteko, auzi sozialistaren mesedeetan.
Venezuela ardatza da eta izango da inperialismoaren aurkako borrokan, bai eta sozialismoaren auzian eta gure harreman sozialak eraldatzeko eta emantzipazio kolektiborako helburuetan. Venezuelako herriak ez du amore emango mehatxuen edota oldarraldiaren aurrean, eutsi egingo dio eta borrokatu egingo du bere prozesu iraultzailea eta komunen bidez eraikitako herri-boterearen proiektu bizia defendatzeko. Horiek horrela eta erakunde iraultzaile gisa, gure eginbeharra da Venezuelako herriaren borroka babestea, elkarrekin etsaiari aurre eginez .
Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok gure elkartasun internazionalista eta klasekoa adierazten diogu Venezuelako herriari, eta irmoki berresten dugu prozesu bolivartarraren alde egiten dugula, baita Venezuelarentzat eta gure herrialdeentzat alternatiba sozialista bat eraikitzen jarraitzeko konpromisoa mugiezinaren alde ere.
Venezuelako auzia herri langile guztion auzia delako eta borroka bide bakarra delako,
¡Independencia o nada!
¡Comuna o nada!
Sinatzaileak:
• Fuerza Patriótica Alexis Vive – Venezuela
• Congreso de los Pueblos – Kolonbia
• Jardun Koordinadora – Euskal Herria
• PFLP – Palestina
• Saoradh – Irlanda
• IRPWA – Irlanda
• Plaid Gomiwnyddol Cymru – Gales
• Syrian Democratic Youth Union – Siria
• MPA – Brasil
• MST – Brasil
• Arran – Països Catalans
• Endavant – Països Catalans
• Askapena – Euskal Herria
• Climaximo – Portugal
• Komite Internazionalistak – Euskal Herria
• Fundación De Solidaridad Pakito Arriaran – Venezuela



Euskal Herri Langilearen Alternatiba
Jardun Koordinadora, Euskal estatu independiente eta sozialistaren erdiespenerako borrokan diharduten antolakundeen multzoa barnebiltzen duen irudia da.
GEHIAGO IRAKURRIOinarri ideologikoak
Agiriak
JARKI antolakunde iraultzaileak 2025ean antolatutako Espainiar Konstituzio Egunaren aurkako manifestazioko hitzaldia
ASKE antolakundeak urriaren 12an plazaratutako irakurketa.
JARKI antolakunde iraultzailearen 2025eko Gudari Eguneko irakurketa

FPLP Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak 2025eko Gudari Eguna bidalitako elkartasun gutuna
Iritzia
Abenduaren 6an denok Durangora!
Intzara Mendinueta
Urriaren 12-a, amorrutik harrotasunera
Kai Karasatorre
Polizia "talde zaurgarri"?
Kai Karasatorre
Immigrazioaren auzia, Mendebaldetik ikusita
Iñaki Orradre





